Hasiera

ekitaldirako

Ikertzaileen Europako Gauak UPV/EHUko ikertzaileak ezagutzeko eta haiekin batera zientziaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Aparteko ekitaldi honetan UPV/EHUk parte hartzen duen lehengo edizioa da, eta on-line ekoiztutako ekintzez betetako programazioa antolatu du horretarako. Jolastu, txoko zientifikoak bisitatu, ikertzaileen esperimentuak ikusi, bakarrizketaz gozatu eta izarrei begira gaua igaro ahal izango duzu. Hori guztia, eta askoz gehiago, azaroaren 26an eta 27an webgune honetan bertan. Ezin duzu hau galdu!