Proiektua

Ikertzaileen Europako Gaua zientziaren zabalkundea sustatzen duen jardunaldia da. Ikertzaileak jendartera hurbiltzea du helburu, euren lana eta gizarteari dakarzkioten onurak ezagutarazteko. Orobat, ekitaldiak ikasleen artean karrera zientifikoekiko grina piztu nahi du, genero-oztopoak hautsiz.

Jardunaldia Europako 370 hiri baino gehiagotan antolatu da, eta aurten UPV/EHUk partzuergo bateko kide gisa hartzen du parte. Partzuergoa honako unibertsitate hauek osatzen dute: Oviedoko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea. Errioxako Unibertsitatea ere lankidetzan ari da.

Pandemia-egoera tarteko, UPV/EHUko talde antolatzaileak jardunaldia formatu birtualean burutzea erabaki du, parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera. Interesdun orok ikertzaileak gertu-gertutik ezagutu ahal izango ditu, azaroaren 26an eta 27an online egingo diren jardueren baitan.

european_reserchers
grupo_universidades
universidad_cantabria
uclm
universidad_extremadura
universidad_islas_baleares
universidad_oviedo
universidad_pais_vasco
universidad_navarra
universidad_zaragoza