ARROKA SEDIMENTARIOEN ROLL & ROCKA

Mendi gailurretatik hondartzako itsaslabarretaraino, arroka sedimentarioak dira nagusi gure eskualdean. Ba al zenekien gaur egungo paisaiaren zati diren arroka horiek iraganean gertatutako baldintzen eta prozesuen isla direla? Arroka sedimentarioak antzinako sedimentuek osatzen dituzte, gaur egungo ibaietan edo hondartzetan aurki daitezkeen sedimentuen itxura bera dutenak. Tailer honen bidez, sedimentuak nola sortzen diren eta denboran zehar nola eboluzionatzen diren aztertzeko eta erakusteko aukera izango duzu. Horretarako, 8 simulazio eta esperimentu txikiko segida egingo da arroka sedimentarioaren zikloan eguneroko materialak erabiliz gertatzen diren fenomeno fisiko-kimikoak islatzeko.

PARTE HARTZEN DUTE