GLUTENA AURKI DEZAGUN

Zer da zeliakia? Denok ezagutzen dugu zeliakia duen baten bat, baina ba al dakigu benetan zertan datzan? Zeliakia glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da. Zeliakoek ezin dute glutena duen elikagairik hartu, erreakzio immunologiko bat eragin ahal baitie este meharrean. Gaur egun, intolerantzia honi aurre egiteko dagoen tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta egitea da. Txoko honetan glutena duten eta ez duten elikagaiak bereizten ikasiko dugu. Batzuk erraz bereizten dira, adibidez ogia eta gailetak, badakigulako zerealen irina daramatela, eta horrek glutena duela. Baina bazenekien txorizoan, urdaiazpikoan eta goxokietan ere glutena aurki daitekeela? Hori gertatzen da glutena gehitu dietelako elaborazio prozesuan. Ikasiko dugu janarien ontzietako etiketak irakurtzen, «glutenik gabea» adierazten duten ikurrak eta hitzak bereizteko, eta jakiteko glutenik daukaten ala ez.

PARTE HARTZEN DUTE