TELEKOMUNIKAZIOAK: ETORKIZUNA MENDERATUZ

Aro digitalean telekomunikazioak bizitza errazten diguten hainbat aplikazio eta teknologiaren oinarria dira. Dagoeneko ohikoak zaizkigu 5G, 4.0 industria, ibilgailu konektatuak eta autonomoak, biomedikuntza, zibersegurtasuna, big data, block-chain, adimen artifiziala eta halako terminoak. Txoko honetan gertutik ezagutuko ditugu.

Gainera, kromaren teknikarekin esperimentatuko dugu. Kroma oso erabilia da telebistan. Pertsona bat atzealde berde baten aurrean kokatzen da, eta gero telebistan nahi den atzealdea jartzen zaio: hondartza paradisiako bat, eguraldiaren mapa bat… Halaber, ikusiko dugu zer den holograma faltsu bat.

PARTE HARTZEN DUTE