Iraia Isasi Liñero
Lanpostua
Puesto de trabajo
Ikertzaile kontratatua komunikazioen ingeniaritza departamentuko BioRes (Bioengineering and Resuscitation) taldean.
Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria
Telekomunikazio ingeniaritza ikasi nuen UPV/EHUn (2014). Ondoren, Telekomunikazio Ingeniaritzako masterra egin nuen telekomunikazio-sistemen epezialitatean (2016). Doktore europearra ere banaiz 2020ko irailetik EHUn.
Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación
Zure zagutza teknikoak zientziaren arlo espezifiko batera aplikatzeak ekar ditzazkeen aurrerapenak/onurak ikustea ikertzaile bezela asko motibatzen nauen alderdietako bat da. Pertsonek (osasun-profesionalek, pazienteek, senideek, elkarteek…) zure lanerako duten interesa ikustea haien egoera hobetzeko lan egiten duzula ikusten dutelako zoragarria da oso.
Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación
Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka bati esker hasi nintzen ikertzen 2016an UPV/EHUko BioRes (Bioengineering and Resuscitation) taldean. Seinale digitalen prozesamendua eta ikaskuntza automatikoa seinale biomedikoei aplikatzea da gure ikerketa-lerro nagusia. Nire tesia, zehazki, EKGaren erritmoaren analisi automatikoan oinarritu da, bihotz-biriketako berpiztearen bitartean. Horretarako, seinale prozesatze teknikak, ikaskuntza automatiko tradizionalaeta ikaskuntza sakoneko teknikakerabiliz.
Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables
JCRan indexatutako 7 publikazioen autorea naiz, 15 komunikazio bidali ditut kongresuetara (horietatik 12 internazionalak) eta 6 ikerkuntza proiektutan hartu dut parte BioRes taldean. Hiru hilabetetako estantzia internazionala egin nuen Lund-eko unibertsitatean (Suedia) Leif Sornmo ikertzaile katedradunarekin.
Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…
Nire asmoa UPV/EHUn irakasle/ikertzaile modura gelditzea da. Bihotz biriketako berpiztean aurrerapen gehiago egitea gustatuko litzaidake baina baita ikerketa ildo gehiago zabaltzea ikerketa talde ezberdinekin kolaborazioan.