Iranzu Laura Guede Sagastizabal

Iranzu Laura Guede Sagastizabal

Lanpostua
Puesto de trabajo

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko eguneko kolaboratzaile.

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Tekonologia Fakultatean burutu nituen, non Geologian Lizentziatu nintzen 2012.urtean, eta ondoren, 2018. urtean Geologian doktoretza lortu nuen.

Nire ikerketa esparrua Erdi Aroko Ipar Iberiar Penintsulan kokatzen diren hainbat herriren elikadura eta mugikortasunaren ikerketa izan da. Ikerketa hori burutzeko gizakien hezur eta hortzetan, baita ere lurzoru, ur eta aztarnategietan aurkitutako animalien hezur eta hortzetan, isotopo egonkor eta elementu kimikoak analizatu dira. Egindako ikerketa honen ondorioz, hainbat artikulu publikatu dira eta kongresu ezberdinetan aurkeztu dira lan batzuk.

Beste aldetik, Geologia jendeari ezagutarazteko ekintza ezberdinetan parte hartzen dut, besteak beste Zientzia Astean eta Geolodia-n.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Txikitatik gustatu izan zait natura eta horrekin loturiko guztia. Beti jakin izan dut zientziarekin loturiko zeozer ikasiko nuela. Azkenean Gelogia hautatu nuen ikastea, honen erruduna batxilergoan izan nuen irakasle bat izan zen. Berak Geologia irakasgaia eman zigun eta asko gustatu zitzaidan. Behin eta Geologia lizentziatura hasita, gero eta gehiago gustatzen joan zitzaidan, eta aukera aparta izan nuen ikerkuntzan hasteko ikasketen azken urtean. Hor hasi nuen ikerkuntza, gustatu zitzaidan, eta gainera gero jarraitzea posible izan zen.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

Tesia hasi nuenetik Geologia Saileko hainbat ikertzailerekin egiten dut lan, gure arbaso izan ziren gizakien elikadura eta mugikortasuna ikertuz. Elikadura eta mugikortasunari buruzko datuak jasoz gain, datu hauek modu ez zuen batean, bizi ziren egoerari buruz ere ematen dute informazioa. Horrela aukera ematen du Erdi Aro edota Neolitiko garaian nola bizi ziren irudia egitea. Erdi Aro eta Neolitikoa dira gaur arte ikerturiko garaiak.

Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables

Nire tesiaren ondorioek erakutsi zuten nolakoa zen Ipar Erdi Aroko biztanlerien bizimodua. Datu garrantsitzuak azaldu ziren ikerketa egiterako garaian, adibidez nola inguruko geologia kontutan izan behar den isotopo eta elementu kimikoen irakurketa egiterako garaian. Bestetik aipatzekoa da ikertutako herrietan azaldutako emaitzak, Islamiar herri eta kristau herrien artean ezberdinatsunak zeudela elikaduran eta horrekin batera sozietateak zuen egituran, besteak beste.

Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…

Gustatuko litzaidake etorkizunean nire lanak oinarri izatea beste ikertzaile batzuentzat, eta pixkanaka gure arbasoen bizimoduari buruz gehiago jakin ahal izatea. Izan ere, gaur egun garena, izan garenaren isla baita. Bestetik, Geologiaren inguruko ekintzetan parte hartzean askotan ume eta jende gaztea izaten dugu entzule, horietako baten batek niri geologiaz hitzegiteagatik Geologia ikastea aukeratzeak ez luke preziorik izango.