Jon Urteaga Urizarbarrena

Jon Urteaga Urizarbarrena

Lanpostua
Puesto de trabajo

Ikertzaile kontratatua Bilboko Ingeniaritza eskolako telekomunikazio saileko BioRes ikerketa taldean.

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza Gradua ikasi nuen 2013-2018 bitartean, ondoren Telekomunikazio Ingeniaritza Masterra egin nuen, 2018-2020 bitartean. Gaur egun Elektronika eta Telekomunikazioetan Doktorego programan nago.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Gradu amaierako proiektuarekin hastean ikusi nuen aurreko urteetan lortutako jakintzak nola aplikagarriak ziren eguneroko bizitzara. Apurka-apurka ikusi nuen nola ikerkuntzan egindako lanak pertsona ezberdinei arazoak konpontzen laguntzen zien, horren ondorioz erabaki nuen ikerkutzan jardutea.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

Nire ikerketa-ildoa seinale medikuen prozesaketa da. Bertan, teknika desberdinak erabilita gaixoen egoera automatikoki klasifikatu edo aurreikusten dugu, horrela medikuei beren diagnostikoarekin lagunduz.

Zehazki, bihotz-biriketako berpiztean zehar grabatutako seinaleekin egiten dut lan, helburua gaur egungo ekipo eta tekniketan aplikagarriak diren algoritmoak diseinatzea da. Batez ere bihotz-biriketako geldialdi batean agertzen diren bihotz erritmo ezberdinak eta tratamenduen ondorioz horien eboluzioak aurreikusteko teknikak garatzen ditut.

Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables

Orain arte egin dudan lana nazioarteko bi kongresutan aurkeztu da. Horretaz gain, azaroaren amaieran beste kongresu batean parte hartuko dut eta nazioarteko aldizkari zientifiko baterako lan bat amaitzen nabil.

Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…

Nire asmoa 2023rako doktoregotza programa amaitzea da. Horretarako, urte hauetan nazioarteko kongresu eta aldizkari ezberdinetan parte hartzea espero dut. Posible bada, atzerriko ikerketa zentroren batean egonaldi bat egitea ere nahiko nuke.