Naiara Barrado Izagirre

Naiara Barrado Izagirre

Lanpostua
Puesto de trabajo

Fisika Aplikatua I saila

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikan lizentziatua eta doktorea eta bertan lan egiten dut duela urte batzuk Bilboko Ingeniaritza Eskolan dagoen Zientzia Planetarioen Taldean (ZPT) irakasle eta ikertzaile lanetan. Nire ikerketa arloa Jupiterren dinamika atmosferikoan datza, planetaren egitura hodeitsuen mugimenduak, zein atmosferan agertzen diren uhin eta turbulentzia aztertuz. Ikerkuntza hau misio espazialen datuetan oinarritzen da, hala nola Hubble Espazio Teleskopioa eta Cassini edota Juno zundak beste batzuen artean. Horretaz gain, Lur gainazalean kokatutako teleskopioen behaketak eta argazkiak ere erabiltzen ditut, bai behatoki profesionaletakoak zein mundu guztian zehar sakabanatuta dauden behatoki amateur-enak, zeintzuek, beraien argazkiekin, gure ZPT taldeak kudeatzen duen IOPW/PVOL datu-basea hornitzen duten.

Licenciada y doctora en Física por la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, donde trabajo desde hace años en el Grupo de Ciencias Planetarias de la Escuela de Ingeniería de Bilbao. Mi área de investigación se centra en el estudio de la dinámica atmosférica de Júpiter, estudiando los movimientos de las estructuras nubosas del planeta, así como las ondas y la turbulencia presentes en las mismas. Esta investigación se basa en datos de misiones espaciales como el Telescopio Espacial Hubble y las sondas Cassini o Juno, entre otras, pero también en observaciones con múltiples telescopios situados en Tierra tanto en observatorios profesionales como en observatorios de astrónomos amateur repartidos por todo el mundo y que contribuyen con sus imágenes a la base de datos IOPW/PVOL gestionada desde el propio GCP.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Fisikako ikasketak bukatu eta gehiago ikasi nahi nuen, eta hau zen bide egokia horretarako, gai konkreturen batean gehiago ikasteko eta aztertzeko. Oso gogoko nituen bai klimaren fisika bai astronomia ta biak nahasten zituen talde bat topatu nuen. Behin ikerkuntzaren munduan sartuta gogoko nuela ikusi nuen eta gainera dibulgazioa egitea ere gustuko nuelaz jabetu nintzen.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

UPV / EHUko Zientzia Planetarioen Taldearen zuzendaria Agustín Sánchez-Lavega da, katedraduna eta 2016 urtean Ikerkuntzako Euskadi sariduna. Taldea Eguzki Sistemako planeten atmosferak aztertzen dituzten dozena bat irakaslek eta ikertzailek osatzen dute. Taldekide batzuk Venus Express bezalako espazio misioen parte izan dira eta gaur egun Mars 2020 (NASA), ExoMars (ESA) edo JUICE (ESA) misioetan lankidetzan aritzen dira, Lurrean edota orbitan dauden behatoki astronomiko desberdinetatik aktiboki lan egiteaz gain.

El Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU está dirigido por el catedrático Agustín Sánchez-Lavega, premio Euskadi de Investigación 2016. El equipo está formado por una docena de profesores e investigadores que estudian desde diferentes perspectivas las atmósferas de los planetas del Sistema Solar. Algunos miembros del equipo han formado parte de misiones espaciales como Venus Express y actualmente colaboran en misiones como Mars 2020 (NASA), ExoMars (ESA) o JUICE (ESA), además de trabajar activamente desde diferentes observatorios astronómicos terrestres y en órbita.