StatWars II. Pasartea: Datuen inperioa

Jarduera honen bidez, lehen eskutik ikasiko dugu zein lagungarria den estatistika eguneroko egoera arruntetan. Estatistika, datuen zientzia edo big data izeneko diziplina goraldian dago gaur egun, eta etorkizun onena duten lanbideetako bat dela esaten da.

«Jolasean ikasi» leloaren pean, parte hartzaileek jolasak egingo dituzte, eta eguneroko benetako problemak ebatzi beharko dituzte teknika estatistikoen bidez. Jarduera interaktibo, parte hartzaile eta jolasgarri honetan, konturatuko zara analisi kuantitatiboa beharrezkoa dela gure inguruko informazio guztia digeritzeko, eta estatistika bizitzako arlo guztietan dagoela.

PARTE HARTZEN DU

Irantzu Barrio Beraza

Irantzu Barrio Beraza