BIOSISTEMAK

Bizidunak sistema konplexuak dira, eta antolatuak daude ezaugarri aparteko bat gordetzeko: bizitza. Unitate funtzional eta estruktural oinarrizkoa zelula da, baina zelulak biosistema konplexuagoetan antolatzen dira. Gure planetako biosistema guztiak harremanetan daude, eta elkarren menpeko dira.  Baliabide naturalak egoki erabiltzeko, funtsezkoa da ezagutzea prozesu horiek eta organismoek beren artean eta ingurumenarekin daukaten harremana.

Txoko honetan deskubrituko duzu zer den zehazki zelula bat eta nola funtzionatzen duen, zer den klon bat eta zelan klonatu daitekeen organismo bat etxean, nola elikatzen diren landare haragijaleak eta abar.