DONOSTIATIK HIRIKO TXANGO GEOLOGIKOA: HARRIAK ETA FOSILAK

Aurten, bizi dugun egoerak aurkezten dizuegun txangoaren antolaketa mugatu dtu. Hala ere, ez dugu amore ematen eta konferentzia baten bidez fosilen eta arroken inguruko guztia kontatzen dizuegu; izan ere fosilak eta harriak izango dira irteera honetako ezbairik gabeko protagonistak; gainera, horiek behatzeko ez dugu urrutira joan beharko, nahikoa izango da Donostia inguruan ibilaldi bat egitea. Sinestezina, ezta?

Tabakalera inguruan ibiliko gara eta hainbat puntutan geldituko gara; horietan, fatxadak, atariak eta zoladurak egiteko erabili diren harriak identifikatu eta aztertuko ditugu. Azterketak egin eta beste lagin batzuekin alderatuko ditugu, gure hiriko kaleek ezkutatzen dituzten sekretu geologikoak argitara ateratzeko.

PARTE HARTZEN DU

Jose Maria Etxabe Urbieta

Jose Maria Etxabe Urbieta