EKOSISTEMEN OSASUNA

Gero eta ohartuago eta kezkatuago gaude ingurumenaz eta bera babesteko hartu beharreko neurriez. Ekosistemak eta baliabide naturalak babesteko, baina, lehendabizi beharrezkoa da haien osasunaren diagnostikoa egitea.

Txoko honetan ikasiko duzu nola diagnostikatu gaixorik dagoen landare bat, nolakoa den petrolioaren portaera itsasoan, zein mikroorganismo diren kontaminazio fekalaren adierazle edo zein tresna erabiltzen den kutsatzaileek DNAn eragindako kalteak ebaluatzeko. Zatoz deskubritzera!