ELEKTRONIKA APLIKATUA

Elektronika hain dago presente gure eguneroko bizitzan, konturatu ere ez garela egiten. Mugikorrak, plantxak, txigorgailuak, kafeterak, mikrouhin labeak, telebista pantailak, tabletak, zuku makinak… «Eguneroko» tresnen zerrenda amaiezina da ia. Hurbildu txoko honetara eta aukera izango duzu gertutik droi bat, LEGOko piezekin robotizatutako eguzki panel bat, beso robot bat eta beste gauza interesgarri asko ikusteko eta haiekin harritzeko aukera.