ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Energia berriztagarriak iturri naturaletatik lortzen dira eta agortezinak dira. Txoko honetan hainbat esperimentu garatuko dira energia eolikoak, eguzki energia zuzenak eta fotoelektrikoak eta eguzki termikoak nola funtzionatzen duten ikusteko.

Eguzki izpiak aprobetxatuz nola sukaldatzen den ikusiko dugu. Eguzki plakak urtean zehar Eguzkiak duen posizioaren arabera nola orientatzen diren ikasiko dugu. Energia eolikoak nola funtzionatzen duen eta dauden errota mota desberdinak ezagutuko ditugu. Eta mugimendua ere sortuko dugu, eguzkiaren beroetatik abiatuz Stirling motor eder eta harrigarri batekin.

Energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukerek harritu egingo zaituzte!

PARTE HARTZEN DU

Esteban Jacob Taquet

Esteban Jacob Taquet