Ezagutzen al dugu benetan erizain langileen lana?
Txoko honek erizaintzaren praktikaren eta artearen errealitatera eta zientzia horrek zaintza lanetan duen garrantziara hurbiltzen zaitu. Argi ultramorearekiko sentikorra den lozioa erabiliz, eskuetan garbiketa egokia eta desegokia egin ondoren eskuen mikrobioek duten erresistentzia konparatuko dugu. Bihotz Biriketako Bizkortze (BBB) profesionalarenerakustaldia egongo da aireztapenarekin, konpresorearekin eta desfibrilazioarekin eta benda simulagailu sinple nola jartzen den ere erakutziko da.
Gainera, joko interaktibo baten bidez erizainen lanbidearen estereotipoak laduko dira, eta erizaintzak osasun zientziei egindako aurkikuntzekin, sorkuntzekin, ikerketekin eta ekarpenekin egindako kartelak erakutsiko dira, hau guztia Erizaintzako Museoan.