LASLAB: NOLA IKASTEN DUGU INGELESA?

Ahoskera da, ia beti, parterik zailena hizkuntza bat ikasten dugunean. Eta ingelesarenak buruhauste franko eman ohi digu, ezta? Oso ezberdin ahoskatzen diren letrak, soinu ezinezkoak, kontrako eztarritik joaten zaizkigun kontsonanteak… Zure ama hizkuntza euskara edo gaztelania bada, «sport» hitza esatean oso litekeena da lehenago «e» oso markatu bat ahoskatzea.   Akats galanta!

Txoko honetan hiru esperimentu egingo ditugu. Lehenengoan ingelesaren ahoskera aztertuko dugu, esaterako zer ezberdin diren ingeleseko /p/, /t/ eta /K/ soinuak euskarako eta gaztelaniakoen aldean. Bigarren esperimentuan «false friends» fenomenoa ezagutuko dugu: «empress» ez da «empresa»… Ez dugu fidatu behar «lagun faltsu» horiekin. Izan ere, antzekoak badirudite ere, oso desberdinak dira. Eta, hirugarrenik, hizkuntza bat ikastean oharkabean joan ohi zaizkigun akatsekin ibiliko gara jolasean.

Parte hartu!