MIKROMUNDU BAT, OSASUN PAREGABEA

Txikiak dira. Batzuek kalte handia egin diezaiekete pertsonei, animaliei eta landareei, eta beste batzuk, berriz, ezinbestekoak dira bizitzarako. Txoko honetan ikusiko dugu zein diren animaliekin, landareekin eta pertsonekin erlazionatzen diren mikrobio garrantzitsuenak, eta zelan lagundu ahal diguten gure osasuna hobetzen, edo zelan kontrola ditzakegun gaixotasunak saihesteko. Gertutik aztertu ahal izango dugu miniaturazko bizitza hori, mikroskopioen eta lupa estereoskopikoen bidez. Jolasen, app-en, argazkien eta kartelen bitartez, jakingo dugu zein diren mikrobio nagusiak, zer arrisku sortzen duten eta zein metodo dauden (txertoak, adibidez) gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko eta tratatzeko. Animatuko zara?

PARTE HARTZEN DU

Guillermo Quindós Andrés

Guillermo Quindós Andrés