Burmuina gure organismoko organorik konplexuena da. Burmuinaren alde desberdinek funtzio espezifikoak koordinatzen eta betetzen dituzte: arnasa hartzea, janaria dastatzea, kotxea gidatzea, pintatzea…
Badakigu drogek nahasi egin ditzaketela eremu garrantzitsu horiek, gure bizi funtzioak betetzeko behar ditugunak, eta abusu konpultsiboa eragin dezaketela, eta hortik, mendekotasuna. Txoko honetan ikasiko dugu nola funtzionatzen duten burmuinaren oinarrizko egiturek, eta drogek zelako eragina daukaten haiengan. Halaber, droga mendekotasunaren arloko azken aurrerabideak ikusiko ditugu.