Galdetu diozu inoiz zeure buruari zer den hizkuntza? Zerk bereizten du giza hizkuntza bestelako komunikazio sistemetatik? Gizakia hizkuntza darabilen animalia bakarra al da? Ez gara konturatzen oso gauza normala iruditzen zaigulako, baina une batez pentsatuz gero, misterio handi bat da, eta funtsezkoa gure bizitzetan.Txoko honetan hizkuntzaren inguruko gogoeta egitera gonbidatzen zaituztegu, eta egun batez hizkuntzalari bihurtzera.
Giza hizkuntza apartekoa da animalien komunikazio sistemen artean. Funtsezko hiru ideia izango ditugu gogoetagai: hitzen antolaketa, zentzua eta esanahia eta ahoskera. Horretarako, ikus-entzunezko baliabideak erabiliko ditugu (bideoak, soinuak, dokumentuak eta irudiak), eta, hizkuntzalarien moduan, orokorpenak eraiki eta hipotesi zientifikoak formulatuko ditugu.