Aurre-ekitaldiak

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) lankidetzarekin, irailaren 25ean (ostirala) eta 26an (larunbata), Bilboko Udalak “Ikerlarien Europako Gaua” antolatu du.

UPV / EHUk jardunaldi hau aprobetxatzen du G9ko unibertsitate batzuekin batera sustatutako “Ikertzaileen Europako Gaua”  proiektuaren aurre-ekitaldia ospatzeko, azaroaren 27an Bilbon egingo dena.

Aurtengo ekitaldiaren jarduera nagusia “Koronabirusa eta datorren etorkizuna” mahai-ingurua izango da. Bi saiotan programatu den mahai-inguruaren helburua Covid-19aren osasun-larrialdiari buruzko eztabaida publikoa sustatzea da, eta zenbait gai aztertukodira: ekonomian eta enpleguan duen eragina, osasunaren kudeaketan, zientzian, eta abar.

Mahai-ingurua Deustuko Bidarte jauregiko auditorioan izango da, 19:00etan hasiko da bi egunetan eta  presentzialki ikusi ahalko da, zuzenean parte hartzeko aukerarekin. Bertaratu ezin dutenek, modu telematikoan  jarraitzeko aukera izango dute esteka hauen bidez:

Irailaren 25eko saioa (ostirala)

Irailaren 26ko saioa (larunbata)

Mahai-inguruan parte hartuko duten hizlariak honako hauek dira:

Irailaren 25ean (19:00etan)

  • Ugo Mayor (Ikerbasqueko ikertzailea, UPV/EHU). “Tests, tests, tests. Los retos del diagnóstico en una pandemia emergente.”
  • José Antonio Lozano (Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPV/EHU). “Inteligencia artificial y matemáticas para analizar la pandemia.”
  • Guillermo Quindós (Mikrobiologiako katedraduna, UPV/EHU). “Covid 19: vacunas y postpandemia.”
  • Arantxa Gorostiaga (Psikologiako irakaslea, UPV/EHU). “¿Cómo nos afecta la pandemia psicológicamente?”

Irailaren 26a (19:00etan)

  • Sara de la Rica (Ekonomiako katedraduna, UPV/EHU). “Las perspectivas económicas tras la pandemia.”
  • Eduardo Maíz (Basurtuko Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea), “La atención sanitaria del COVID: pasado, presente y el incierto futuro.”
  • Juan Ignacio Pérez (Fisiologiako katedraduna, UPV/EHU), “Relaciones entre ciencia y sociedad: ¿Cambiarán para bien o para mal?”

Gainera, esperimentuak nola egin azalduko duten zenbait tailer ere antolatu dira; egoera berezia dela eta, horiek modu birtualean eskainiko dira.

Programa osoa, baita tailerrak online ikusteko  estekak ere, Bilbao Kulturaren webgunean kontsulta daitezke: Bilbao Kultura

“Ikertzaileen Europako Gaua” proiektuaren aurre-ekitaldia Zaragozan izango da.

Horrez gain, “Ikertzaileen Europako Gaua” antolatu dugun  G9 partzuergoko kide garen unibertsitateek aurre-ekitaldi bat ospatuko dugu  irailaren 25ean Zaragozako Unibertsitateak gidaritzapean.

“El show de los monólogos científicos” ikuskizunak hasiera emango dia aurre-ekintza honi. RISArchers taldearen, Zaragozako Unibertsitateko bakarrizketen ikertzaileen emanaldia egongo da, David Angulo musikariak eta Marisol Aznar (Oregon telebista) eta Encarni Corrales (Antzerki digeriezina) aktoreek aurkeztua.

Ekitaldi hau zuzenean emitituko da nahi duten guztiek Zaragozako Unibertsitateko Youtube kanalaren bidez ikusi ahal izateko 20:00etatik 21: 15era bitartean.

Informazio gehiago Zaragozako Unibertsitatearen webgunean aurkitu daiteke.

european_reserchers
grupo_universidades
universidad_cantabria
uclm
universidad_extremadura
universidad_islas_baleares
universidad_oviedo
universidad_pais_vasco
universidad_navarra
universidad_zaragoza