Bakterioek, birusek eta onddoek oso ospe txarra dute, batzuetan arrazoiz eta bestetan arrazoirik gabe. Arrazoiz, askotan gaixotasunen edo epidemien sinonimo direlako. Arrazoirik gabe, mikroorganismoak beharrezkoak direlako bizitzarako: mikroorganismorik gabe, gure planeta ez litzateke existituko ezagutzen dugun bezala.
Mikroorganismoak langile espezializatu finak dira, guretzat beharrean dihardutenak gau eta egun. Elikagaiak eta medikamentuak sortzen dituzte, ur zikinak garbitzen dituzte, material berriak egiten… Eta, hala ere, askotan ez gara ohartzen zenbat laguntzen diguten eguneroko bizitzan. Saiatuko gara mikroorganismoen iduri txarra baztertzen, eta haien onurak estimatzen ikasten.
*12 urtetik gorako pertsonei zuzendua.