Ba al zenekien polimeroak eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektu askotan daudela?
Proposamen honen bidez, POLYMATeko ikertzaileek esperimentu desberdinak egingo dituzte polimeroa zer den eta eguneroko bizitzan dituen erabilera ugari azaltzeko. Gainera, gaur egungo egoeran oinarrituta, COVID-19 (maskarak, eskularruak, etab.) hedatzea ekiditeko material polimerikoen papera azalduko da, baita birusa antzemateko ere.
Eta birziklatu daitezkeen materialak zeintzuk diren jakiteko, polimeroen birziklapenarekin lotutako esperimentuak egingo dira.