SUPERBAKTERIOAK EHIZATZEN

Superbakterioak —antiobiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak— kezka handia dira osasun publikoarentzat. Oso infekzio tratagaitzak edo guztiz tratatu ezinak sortzen dituzte, gure planetan gero eta jende gehiago hiltzen ari direnak. Haien artetik arriskutsuena acinetobacter baumannii delakoa da. Txoko honetan ikusiko dugu zein ezaugarri dituen eta zelan eragiten dion gure organismoari.

Hemen ezagutuko duzu zein mekanismo darabiltzaten superbakterioek antibiotikoekiko erresistente bihurtzeko, eta zientzialariak zein «arma zientifiko» garatzen ari diren haiek geldiarazteko. Gainera, superbakterioen pegatinak bilatu beharko ditugu eraikinetik, eta aurkitzen dituztenei oparituko dizkiegu pegatina bana eta kamiseta bana edo eskuak garbitzeko xaboi bana (infekzioak saihesteko metodorik eraginkorrena!). Argazkia ere egin ahal izango dugu bakterioen ehiztari plantan jarrita.

PARTE HARTZEN DUTE

Cristina Penas

Cristina Penas

Marina Durán Gallego

Marina Durán Gallego

Sandra Sánchez Urtaza

Sandra Sánchez Urtaza

Lucía Gallego Andrés

Lucía Gallego Andrés