Mikroorganismoak edonon daude. Planetako toki batzuetan haiek dira izaki bizidun bakarrak, oso baldintza gogorretan bizi daitezke eta. Fama txarra dute, batzuek gaixotasunak sortzen dizkigutelako, baina beste batzuk ezinbestekoak ditugu bizitzeko, osasuna zaintzeko edo elikatzeko. Txoko honetan gertutik ezagutuko ditugu mikroorganismoak. Mikroskopioan ikusiko ditugu, aztertuko dugu nola garatzen diren eta, esperimentu baten bidez, ohartuko gara mikroorganismo ugari daramatzagula gainean. Erdu!